Hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran, merkatua krisian zegoela, hein batean, krisialdi horren ondorio negatiboak arintzeko helburuarekin, ULMAk negoziojarduera berri batzuk garatu zituen, une hartako merkatuarekin nahiz produkzio-gaitasunarekin eta teknologiarekin bat etortzeko.
Hala, bada, barnean fabrikatutako tutuaren kanpoko merkataritza abian jarri zuen, aluminiozko arotzeria eta profileria merkaturatzen hasi zen eta berotegiak fabrikatzen eta saltzen hasi zen.
Hiru jarduera berri horiek ez zuten arrakasta berbera izan, baina berotegien fabrikazioa, produkzio-joera aprobetxatzeko aukera batetik sortutakoa, garai kritiko horretan laguntza osagarri handia izan zen eta, salmenta handiak lortu ez bazituen ere, jardueraren bolumenak gora egin zuen.
Poliki-poliki merkatuko kuota handitzen joan zen, gaur egungo ULMA Agrícola negozioa bihurtu arte.
|