Bestalde, Ignacio Maiztegi Tailerra martxan jarri eta hilabete batzuk beranduago, Forjas de Zubillagako 4 langile (Pedro Guridi, Enrique Guridi Sebastián Ayastui eta Sabino Telleria) adostasun batera iritsi ziren Pedro Zufiriarekin, eskualdatze bidez Sarrailagintza eta Osagarrien tailer bat eskuratzeko, izan ere euren lanpostuekin Oñatin jarraitu nahi zuten.
Tailer horretan balkoiak, ate metalikoak etab. egiten zituzten. Denbora gutxira, Forjas de Zubillagako beste bi langilek -Ramon Irizar eta Juan Urcelaik-, Yarza ahizpek Zubillagan zituzten pabiloiak eta lur sailak erosi zituzten... Jarraitu
PDFn.
|