Laurogeiko hamarkada hasieran ULMAk izandako krisi larriaren ondoren, negozio berriak sustatzeko jarduerari heldu zitzaion, enplegu eskasiari aurre egiteko eta lanpostu berriak sortzeko beharrari erantzuteko. Hain zuzen, eraikuntzarako aurrefabrikatuen negozio bat sortzeko ideia lantzen ari zen, ohiko hormigoia baino material aurreratuagoa eta propietate hobeak izango zituena garatzeko asmoz.
1988an dreinatze kanalak Holandatik zuzenean merkaturatzeari ekin zitzaion eta Sevillako EXPO 92rako lan egitea lortu zen. Halaber, Europako beste fabrikatzaile baten leiho-isurkiak merkaturatzen hasi zen. 1989an eta 1990ean, berriz, bideragarritasun proiektu bat landu zen eta produktua merkaturatzetik fabrikatzera pasatzeko erabakia hartu zen. Une horretan Taldeko planta nagusia birmoldatu zen. Otadui Zuhaiztian, zeinetan fase “artesanalari” heldu zitzaion lehengaien hornitzaileak bilatuz formulazio eta moldeen garapen proba desberdinen bidez,, lehen piezak egiten dira... Jarraitu
PDFn.
|