castellano - english - français
Erakunde Harremanak
Grupo ULMA murgilduta dagoen gizarte-ingurunera zuzenduta daudelarik, Erakundeekin ditugun Harremanek Gizartearekin dugun Konpromisoa betetzeko bokazioa, zalantzarik gabe, erakutsi behar dute. Gizartearen aurrean dugun erantzukizunaren berri badugu. Horregatik, guretzat lehentasunezkoa da gizarteko eragile nagusiekin harremana sortzea enpresa eta gizarteko eraginkortasuna hobetzeko asmoz.

Horretarako, Erakundeekin ditugun Harremanen esparruan, Administrazio, Organismo Publiko, Unibertsitate, Enpresa Elkarte,… eta abarren aurreko jarduketak lehentasunezkoak direla jo dugu gure gizarte-ingurunea eta ULMAren enpresa eta gizarte-irudia hobetzea ekartzen duen ekintza konbergentea erdiesteko helburua dugularik.

Adibide bezala, Mondragon Unibertsitatea delakoarekin enpresa ikasgelara, eta alderantziz, hurbiltzeko eginkizunean lankidetzan aritzen garela adierazi behar dugu. Horren bidez, gure unibertsitarioek lan-munduan zain izango dituzten eskaeren ikuspegi erreala izaten dute. Horrez gain, ikasketa-planak Gizarteari enpresako prestakuntza eta bokazioa dituzten profesionalak eskaintzera zuzen ditzaten ere laguntzen dugu.
Harremana  |  Jarduketa Zentroak  |  Kanporako Komunikazioak  |  Albisteak eta Gaurkotasuna
Legezko Oharra © ULMA 2007
América del Norte y Centroamérica América del Sur África y Oriente Medio Europa Oceanía Asia